Bilbon jaio nintzen, Nerbioi erreka bazterrean, Euskadin.
Nire haurtzaroa, hiri industrializatu, baserri eta basoen artean igarotzen da, herrian oso
errotutako euskal nortasun sakon bateko sendi batez inguraturik.
Euskal Filologia ikasi nuen Bilboko Deustuko Unibertsitatean.
Grenoblen, Frantzian finkatuta pintura kausitzen dut. Pintura akrilikoa, tintak, pigmentuak
erabiltzen ditut eta nire artelanetan mota guztietako materialez baliatzen naiz. Metal eskultura
batzuk ere burutu ditut (antzinako burdin atalekin edo eta lurra lantzeko tresnekin, …… eginak) eta lurrezkoak.
MOMENTOS 2006 – 2007
Nire lehenengo margolanek uneak, pentsamenduak, sentimenduak, bizipenak edo norabide gabeko hasiera bat irudikatzen dute. Une, pentsamendu, sentimendu… horietan, esistitzen ez den zoriari neure burua eroaten uzten diot. Pasarte txikiak dira, nire barne unibertsoan gauzatzen diren tantak. Kolore eta pigmentuekin ukipenean, baita mortero eta materia edo gaiekin, irudimenak eta sormenak beren lekua hartzen dute, mugarik gabe.
AMA LUR 2008-2009
Urte horietan zehar, gure planetaren errealitatea islatzeko mezua helarazten saiatu izan naiz, baita bere hondamena eta premiazko eraldaketarako beharra ere. Ama Lurrarekin hasi nintzen, Ama Lurra paradisu bezala irudikatzen duen margolanarekin. Margolan horretan Ama Lurraren babesa eta bere aberastasun guztia irudikatzen ditut. Amaitu, ostera, Zauritutako Lurra eta Suntsitutako Lurra margolanekin amaitzen dut.
«Ama Lur, ama Lurra, Ama lurra, lur sakratua, lur babeslea, maitasun lurra, lur zauritua, gizakia eta lurra…»
IKUSPUNTUAK 2010 – 2013
Hautemateko, jabetzeko hainbat modu.
Bidaiak jarraitzen du eta neure buruari galderak egiten dizkiot.
Bakoitzak bere bizimodua eta esperientziak ditu.
Gure historiak, gure kulturak, gure heziketak eta bizitzan aurrera egiteak gure ikuspuntuan eragiten dute. Gure egiak askotarikoak dira.
Alabaina, azken finean, egia hau beti bera da.
Zein da errealitatea?
Zein da egia biribila?
Gutariko bakoitzak egia horren zati bat ezagutzeko aukera baino ez du?
IKUSI MAKUSI 2014-2015
Beste zibilizazio batzuetako aberastasuna, sustraiak, indarrez ebastea, egungo unea, bizipenak, itxaropena…
Arimaren Bultzada 2016
Artista desagertu egiten da, iturriari uzten diot neure burua eramaten, izakiaren esentzia, inspirazioa… Gorputza sorkuntzarako tresna bat baino ez da, eta bere indar eta sakontasun guztiaz arimaren bultzada adierazteko gai da.
Adimengabea, intuitiboa, zintzoa.
Gutxika-gutxika materiarantz bideratu dut neure burua, 3 dimentsiotako margolanetara. 2016an eskulturarako bidea modu natural batean egin nuen. Sentitzen dut eskultura nire margolanen jarraipena dela.
Lurra eskuekin lantzeko plazerra aurkitu dut; biolentzia eta gozotasuna, lurrari formak ematean eta nire inguruaren eta iruditeriaren ondorio diren objektuak sortzean, lur hori oratu eta laztantzean.
Ikuspegiak eraikitzen ditut. Ikuspegi horiek nire lurraren zuhaitz bilakatuko dira…
Sustraiak 2017
Azken urtean, lan guztiaren ardatza nire jatorria izan da. Nire sustraien sakontasunak, sustrai horiek arbasoen lurrean oso errotuta izateak, neure burua aberastea eta elikatzea ahalbidetu ditu. Sustrai horiek hazten ere lagundu didate, eta unibertsora irekitzen ere bai. Nire margolan eta eskultura askotan, zuhaitzak izan dira inspirazio iturri. Antzinarotik, zuhaitzek, eta bereziki haritzek, karga sinbolikoa dute eta zibilizazio askotan, sakratutzat hartzen dituzte.
Energia zuhaitza, Zuhaitz zauritua, Zuhaitz sakratua, Zuhaitzaren garrasia…